Mikel Biainen hiletara joateko autobusa jarri da Zumaiatik

Baleike

Nafarroan izan den auto istripu batean hil da gaur goizean Mikel Biain, Zumaiako parrokoa. Hileta elizkizuna larunbatean izango da Oñatiko parrokian, 11:00etan. Zumaiatik autobus bat joango da. 

1974. urtean Oñatin jaioa, 2000. urtean apaiztu zen Mikel Biain. Zumaiara 2016an etorri zen bertako parroko izatera. Gaur goizean, ordea, auto istripu batean hil da Nafarroako Itza herrian. 

Bihar arratsaldetik aurrera Oñatiko beilatokian egongo da hil beila, eta larunbatean, 11:00etan, hileta elizkizuna egingo da Oñatiko parrokian. Zumaiatik autobus bat joango da. Irteera ordua 09:15ean izango da Txomin Agirre kaitik (Garoa aurrean).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide