Giro ederrarekin egin zuten atzo Musika Eskolako jaialdia

Baleike 2018ko ekainaren 22a

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako kurtso amaierako jaialdia egin zen atzo arratsaldean. Eguraldia lagun, Odieta pilotalekuan egin zen eta, ohikoa den bezala, jende kopuru handia inguratu zen etxeko txikiek, eta ez hain txikiek, urtean zehar ikasitakoa entzutera. 

Bihar gauean Sanjuaniturrian, suaren bueltan, egingo den dantza saioaren faltan, amaitutzat eman daitezke Txori Txikiren ikasturte amaierako ekitaldiak. Azken asteotan hainbat jaialdi eta ikuskizun antolatu dituzte herriko leku desberdinetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide