Autobusa erabiltzeko beharrezkoa izango da txartela erostea, eta herriko denda, ostatu edota tabernetan erosteko aukera izatea nahi du Udalak. “Horrela, helburu bikoitza bete nahi da, batetik, autobusaren funtzionamendua erraztea eta ordutegia betetzea, izan ere, herritar guztiek txartelak autobusean bertan erosiz gero ilarak sortu daitezke eta, horrela, zerbitzua moteldu. Bestetik, herriko merkataritza sustatzea ere badu helburu Udalak, izan ere, txartelak erostearekin batera herritarrek dendan edo tabernan kontsumitzea bultzatzeko aukera zabalduko bailuke”.
Txartelen salmentan parte hartu nahi duten merkatari eta ostalariek turismo bulegoarekin harremanetan jarri beharko dute. Autobusa erabiltzeko txartelen kostua 50 zentimokoa izango da, baina aurrez 5 txartel erosita seigarrena dohain izango da.