Dozenaka herritarrek ezetz esan diote justizia patriarkalari

Baleike

Argazkiak: Maddi Altuna.

Zumaiako Mugimendu Feministak deituta, justizia patriarkalaren aurkako manifestazio zaratatsua egin da gaur arratsaldean Saregileen plazatik aterata. Dozenaka herritarrek hartu dute parte.

Hainbat herritan egin den moduan, La Manadako auzia eta azken egunetako gertaera matxistak salatzea helburu izan du arratsaldean herritik zehar egin den mobilizazioak. “La Manadako sententziaren inguruan epaileak kondenatuak behin behinean uzteko hartu duen erabakia, eta azken egunetako indarkeria matxistak salatzea da gure nahia”, azaldu dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide