Lehen partidan Antiak eta Agirrek 22-13 emaitzarekin irabazi zieten Aizpurua eta Astigarragari. Bigarren finalaurrekoan, berriz, Odriozola eta Alkorta nagusi izan ziren eta 22-8 emaitzarekin irabazi zieten Oiartzabal eta Mendizabali.
Txapelketako finala datorren ostiralean jokatuko da, San Pedro egunean, 17:45etik aurrera, Odietan. Hasteko, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Aizpurua-Astigarraga eta Oiartzabal-Mendizabal bikoteek. Jarraian txapelketaren irabazlea erabakitzeko partida jokatuko dute Antia-Agirre eta Odriozola-Alkorta bikoteek.
Lau t'erdiko finala
Atzo baita ere, baina Aitzuri frontoian, Gipuzkoako txapelketako lau t'erdiko finalak jokatu ziren. Jubenil mailan Oier Larrañagak Lazkaoko Baztarrikaren aurka jokatu zuen. Oikiarrak ezin izan zuen txapela jantzi, 22-16 emaitzarekin galdu ondoren.