Suaren bueltan dantzatzeko gaua

Baleike 2018ko ekainaren 23a

Urteko gau berezienetakoa izango da gaurkoa. Ohikoa den bezala, sua piztuko dute Sanjuaniturrian eta urte osoan zehar pilatutako kontu txar guztiak sugarretara botatzeko aukera izango da. 

22:00etatik aurrera, Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako dantzari gazteak suaren bueltan arituko dira dantzan, Udal Txistulari Bandaren musika lagun dutela. 

Ekhi festarekin jarraituko du gauak, Gernika parkean. Han ere sua piztuko dute, eta dantza eta antzerkia izango da protagonista.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide