Motxanekua elkarteko kideak Abaltzisketako zaldi lasterketan izan dira

Baleike 2018ko ekainaren 25a

Abaltzisketan ospatu dituzten San Juan jaietako egitarauaren barruan, Amezketa eta Abaltzisketa arteko XIX. zaldi lasterketa jokatu zen atzo arratsaldean. Asfalto gainean egiten den lasterketa honetan izan dira Motxanekua elkarteko kideak ere. 

Zumaiako klubeko zaldun azkarrena Eneritz Etxabe izan da, hirugarren postuan, laugarren egin duen Eneko Urbietaren, eta bosgarrena izan den Ibon Etxaberen aurretik. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide