Hilabete askoko lanaren ondoren, eta joan den udazkenean Tolosan lehen aurkezpen-emanaldia eginda, Gure Zirkua karpa ibiltariak lehen bira hasiko du ekainaren 28an Amezketan.
Euskal Herrian zehar hainbat emanaldi emateko asmoa dute, eta bira horretako hirugarren geldialdia Zumaian egingo dute uztailaren 12tik 15era.
Hau izango da egunez eguneko ordutegia:
- Uztailaren 12an, ostegunean, 19:00etan.
- Uztailaren 13an, ostiralean, 19:00etan.
- Uztailaren 14an, larunbatean, 17:00etan eta 20:00etan.
- Uztailaren 15an, igandean, 17:00etan.
Sarrerak asteazkenean, ekainaren 27an, jarriko dira salgai ticketea.com atarian. Zirkoari buruzko informazio gehiago hemen.