Aldaketak Alondegian sanpedroak direla eta

Baleike

Ostegun arratsaldetik aurrera Zumaian izango ditugun San Pedro jaiak direla eta, aldaketak izango dira Alondegia kultur etxean, liburutegian barne. 

Ekainak 28, ostegunean, 18:00etan izango da sanpedrotako txupinazoa eta, hain zuzen ere, 18:00ak arte egongo da zabalik liburutegia. Ostiralean, berriz, San Pedro egunean, itxita egongo da. 

Hilaren 30etik aurrera udako ordutegia hasiko da liburutegian, eta beraz, itxita egongo da, udako ordutegian larunbatetan ez baita liburutegia zabaltzen.

Udako ordutegia honakoa da:

Helduen Liburutegia:

Astelehenetik ostiralera  9:00 -14:00
Astearte eta ostegunetan 9:00 - 14:00 /  18:00 - 20:00

Haurren Liburutegia:

Astelehenetik ostiralera  10:00 - 14:00
Astearte eta ostegunetan 10:00 -14:00 /  18:00-20:00

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide