Trapu Zaharraren eskutik, Etsita izeneko kale antzerkia izango da larunbatean, ekainaren 30ean, Erribera kalean, 19:00etan. Esti Curiel zumaiarra eta Mikel Laskurain aktoreak izango dira protagonistak.
Sinopsia: Hirurogei urte inguru duten senar emazte bikote batek ahal duen moduan bizi dira bere seme bakarrarekin (Koldo, 31 urte dituena), honek ez du inoiz lanik egin, egoera honek bulzatzen ditu bere gurasoak kale gorrira beraien egoera salatzera. Ekintza honetan beraien arteko kontradikzioak azalduko dira bikotearen egoera hankaz gora ipiniz.