Uztailaren 1ean, igandean, artisau eta elikagai azoka egongo da Eusebio Gurrutxaga plazan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Bertan, produktuak ikusi eta erosteko aukera izateaz gain, tailerrak eta erakustaldiak izango dira.
Zilarra, bitxiak, zeramika, ezpela, egurra, etxean egindako piñatak, boltsak, haurrentzat moda, eguzkiloreak eta abar izango dira. Elikagaiei dagokionez, gazta, pastelak, txokolatea, ahatea, txanpaina, garagardoa, taloak, etab.