Aldundiko aurrekontu irekietan parte hartzeko aukera, gaur

Baleike

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2019ko aurrekontuetan parte hartzeko aukera izango da 19:00ak arte Eusebio Gurrutxaga plazan jarrita dagoen karpan. Online ere egin daiteke gipuzkoa.eus/partaidetza webgunean. Kanpaina ostegunean amaituko da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrekontu irekien ekimenarekin bi urte daramatza. Iaz lurraldeko 38 udalerritan jarri zuten karpa herritarren ekarpenak, proposamenak eta iradokizunak jasotzeko. "Gipuzkoarrek 4.448 ekarpen egin zuten, eta horietatik %61 aurtengo aurrekontuetan hartu dira kontuan", kontatu du karpako langile batek.

Aurten, Gipuzkoako udalerri guztietan izan dira. Zumaian, gaur egongo dira Eusebio Gurrutxaga plazan 2019ko aurrekontuetarako herritarren proposamenak, ideiak, ekarpenak eta iradokizunak biltzen 19:00ak arte. Bertara joan ezin dutenek baina beraien ekarpena egin nahi dutenek gipuzkoa.eus/partaidetza webean dute aukera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide