2018/07/06 20:30ean

Bestelakoak

Nazioarteko III. Flysch Organo Jaialdia

Nazioarteko III. Flysch Organo Jaialdia
Parrokia, Zumaia

Gipuzkoan dauden organoen garrantzia aditzera emateko asmoarekin, Nazioarteko III. Flysch Organo Zikloa egingo da aurten. Zumaian uztailaren 6an izango da kontzertua. Hau da jaialdiaren egitaraua:

DEBA, uztailak 1, 20:00etan, Zine musikatua: Metropolis, Fritz Lang. Andra Mari Eliza. Juan de la Rubiak pelikulari musika jarriko dio.

ZUMAIA, uztailak 6, 20:30ean, San Pedro Eliza. Esteban Landarten organo-kontzertua.

MUTRIKU, uztailak 14, 20:00etan, Andra Mari Elizan. Javier Lekunberri oboe joleak eta Raul del Toro organo joleak ongintzazko kontzertua eskainiko dute AFAGIren alde (Alzheimer Gipuzkoa).

GETARIA, uztailak 22, 20:00tan, Salbatore Eliza. Santiago Banda organo joleak eta Quinmmetal taldeak haizea eta metala uztartuko dituzte.

DEBA,  uztailak 29, 20:00etan, Andra Mari Eliza. Montserrat Torrent (Barcelona, 1926) organo jole handiak bere ibilbide luzearen azken aurreko kontzertua emango du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide