Bote luzeko jokoaren berri eman dute gaur Aitzuri aurrean

Baleike 2018ko ekainaren 27a

Argazkia: Sara Utrera

Pilota jokoetako modalitatetako bat da bote luzea. Joko honetan aurkariak aurrez aurre daude, hau da, ez dute hormaren aurka jokatzen. Tantuak tenisaren bidez ezagutzen dugun moduan kontatzen dira. Horren berri izan dute gaur eguerdian Aitzuri frontoiko zabalgunera hurreratu direnek. Izan ere, Zumaiako Herri Eskolak bote luzeko erakustaldia egin du gaur. Hirugarren urtez aritu dira pilota joko honetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide