Mus txapelketa jokatuko da Narrondon uztailaren 7an

Baleike

Narrondoko Kristobal Deunaren festen baitan, eta Gure Ametsa elkarteak antolatuta, mus txapelketa izango da uztailaren 7an, 16:00etan.

Mus txapelketa Gure Ametsa elkartean bertan jokatuko da eta izen ematea egunean bertan egingo da, hasi baino lehenago. Bikoteko 15 euro ordaindu beharko da.

Lau sari banatuko dira. Lehenengo bikoteak txapelak, bi urdaiazpiko eta bi txanpain botila irabaziko du. Bigarrengo sailkatuek, berriz, bi urdaiazpiko eta bi ardo lote, eta hirugarren eta laugarren bikoteek bi ardo lote.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide