Pala txapelketako finalaurrekoak jokatuko dira gaur eta bihar

Baleike

Amaitzear den beste txapelketa bat pala txapelketa herrikoia da. Larunbatean jokatuko dira azken partidak Odietan, 17:00etatik aurrera. Gaur eta bihar, ordea, finalaurrekoak jokatuko dira. Eguraldi ona egiten badu Odietan jokatuko dira, bestela Herri Eskolako frontoian. 

Gaur jokatuko da lehen finalaurrekoa, 19:30ean. Mikel Martinez eta Jon Zubimendi neurtuko dira. Bigarren partida Imanol Zuazobidek eta Arkaitz Lozanok jokatuko dute, eta bihar jokatuko da 18:30etik aurrera. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide