Amalgamak taldeak ekitaldiak egingo ditu bihar, sexu askapenaren nazioarteko egunean

Baleike

Amalgamak Zumaialdeko LGBTI+ taldeak ekitaldiak egingo ditu ostegunean, ekainaren 28an gogoratzen den sexu askapenaren nazioarteko egunarekin. 

Hasteko, 20:00etan, BTK batukadarekin poteoa egingo du Amaiako plazatik abiatuta. Ondoren, afaria egingo da Saregileen plazan (Martxoak 8 plazan antolatzaileen deialdian). Bakoitzak bere afaria eraman beharko du. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide