Napoka Iria taldea desegin ondoren, bakarkako ibilbideari ekin dio Miren Narbaizak. MICE izen artistikoa hartu du horretarako, eta aurten argitaratu du estreineko diskoa. Bertan, orain arte egindako bideak emandako uzta ez ezik, gaur egun arte erakutsi gabe zeukana islatu du kantari eibartarrak. Kritika oso onak jasotzeaz gain kontzertu ugari eskaintzen ari da Euskal Herri osoan. Itziarren, Joseba Baleztena (Joseba B Lenoir) izango du ondoan.
Kontzertua 22:00etan izango da, Burugorri aretoan. Sarrera 5 eurokoa izango da.