LGTB eguna dela eta, margolan erraldoia egin dute haurrek

Baleike 2018ko ekainaren 28a

Gay, lesbiana, transexual eta bisexualen eguna ospatzen da gaur. Hori dela eta, Udaleko Kultura eta Berdintasun Sailek antolatuta, klariona tailerra egin da gaur goizean Eusebio Gurrutxaga plazan.

Berdintasunerantz izeneko klariona tailerrean parte hartzeko aukera izan dute gaur goizean herriko haurrek eta bere familiartekoek. LGTB eguna ospatuz, margolan koloretsua osatu dute guztien artean.

Animazio lanak eginez Lekim taldekoak izan dira. Javier arduradunaren iritziz, "eskuak zikindu eta jolasteko ariketa bat egin dugu. Egungo ume askok ez dakite zer den zikintzea eta eskulanak egitea. Horregatik dibertitzeko mezua zabaldu nahi dugu, eta gaur den eguna aprobetxatuz, nola ez, berdintasunean bizitzeko eta elkarren arteko errespetuaren aldeko aldarria egin nahi dugu".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide