"Oso eskertuta nago gaur jaso dudan omenaldiagatik. Uste dut ni baino pertsona egokiagoak badaudela herrian omenaldi hau jasotzeko, baina esker onekoa naiz, eta oso pozik hartu dut bandera igotzeko lana", esan du Elena Iruretak bandera igo berri. "Beti sentitu izan dut herriaren eta herritarren babesa, eta hori asko eskertzen dut", jarraitu du.
Iruretak animatuta eta gogo askorekin altxatu du bandera udaletxeko balkoian. Bertan izan ditu gainera, senide eta lagun batzuk. "Nire ondoan egon dira beti", gaineratu du.