Pilota partidaz betetako asteburua

Baleike 2018ko ekainaren 29a

Sanpedroetako asteburu honetan pilota partidek bere protagonismoa izango dute. Gaur esku pilota txapelketako finalak jokatuko dira, eta baita profesional mailako jaialdia ere. Bihar, berriz, pala txapelketako finalak izango dira.

Hasteko, gaur, 17:45ean hasita, esku pilota txapelketa herrikoiaren azken partidak jokatuko dira Odieta pilotalekuan. Hasteko, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Aizpurua-Astigarraga eta Oiartzabal-Mendizabal bikoteek. Jarraian, finala jokatuko dute Antia-Agirre eta Odriozola-Alkorta bikoteek. 

19:30ean hasita, eskuz binakako profesional mailako jaialdia jokatuko da Aitzuri frontoian. Lehen partidan Peña II-Urretabizkaia II, Bakaikoa-Arangurenen aurka arituko dira, eta estelarrean, Olaizola II-Larunbe, Bengoetxea VI-Albisuren aurka. Sarrerak 25 euroan izango dira salgai Aitzuriko leihatilan.

Bihar arratsaldean, berriz, pala txapelketa herrikoiko finala jokatuko da Odieta pilotalekuan. 18:15ean 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Mikel Martinezek eta Imanol Zuazobidek. Finala 19:00ak aldera jokatuko dute Arkaitz Lozanok eta Jon Zubimendik. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide