Prozesioa eta Bandaren kontzertua San Pedro eguneko goizean

Baleike

Bero galanta izan da gaur goizean San Pedro eguneko lehen ordutan. Tolosako dultzaineroen dianarekin esnatu da eguna. Ordu batzuk geroago, eta alkate soinuaren ondoren, santuaren irudia atera dute prozesioan alde zaharreko kaleetan zehar. Eguerdian Zumaiako Udal Musika Bandaren kontzertua izan da Beheko Plazan. Pasodobleez gain, Braveheart edo Pirates of the Caribbean pelikuletako musikak ere jo ditu Joxe Mari Azkuek zuzendutako taldeak.

Erlazionatuak

Sanpedroak eta uda

Baleike 2018 eka 22 Kultura

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide