Euskotren ligara sartzeko estropadak izango ditu Hernanik asteburuan

Baleike

Arraunlariak atzo azken entrenamenduan. Argazkia: Gontxalo Torre

Zumaiako sei arraunlari arituko dira denboraldi honetan Hernaniko traineruan. Asteburu honetan hitzordu garrantzitsua izango dute. Izan ere, Euskotren ligara sailkatzeko estropadak jokatuko dituzte. 

Gaur Portugaleten izango dute estropada, 18:00etan, eta bihar, 11:45ean Zierbenan. Erlojuaren aurkako estropadak izango dira biak, eta lehen laurak sailkatuko dira Euskotren ligara. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide