Marea Urdinaren itsas zeharkaldia uztailaren 7ko eguerdian pasako da Zumaiatik

Baleike

Autismoa duten pertsonen aldeko itsas zeharkaldia egingo da datorren asteburuan Marea Urdina mugimenduak antolatuta. Uztailaren 7an eta 8an egingo da, Mutrikuko Saturraran hondartzatik Hondarribiara bitartean. 

Goizeko 8:00etan abiatuko dira Saturrarandik eta lehen egunean Oriora arteko igeriketa saioa egingo dute. Zumaiako Itzurundik eguerdiko 11:50ean pasako direla aurreikusten da. Han Taosa igeriketa taldeko lagunek egingo dute bat zeharkaldiarekin, eta Santiagoko hondartzara arte lagunduko diote. Santiagotik 12:20ak aldera pasako direla pentsatzen dute. 

Uztailaren 8an, igandean, egingo dute zeharkaldiko bigarren zatia, Oriotik Hondarribiara bitartekoa. Goizeko 7:00etan aterako dira igandean eta Hondarribiara 17:15 aldera heltzea aurreikusten dute. Han ongi etorriko festa eta kontzertuak izango dituzte. 

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide