Herri kirolen erakustaldi ederra plazan

Baleike

Sanpedroetako egitarauaren barruan, gaur eguerdian herri kirolen erakustaldia egin da Beheko plazan. Aizkolariak, harri jasotzaileak eta Iparraldeko jokoetan aritzen den lagun bat izan dira lanean. Hasieran jende kopuru handirik ez da izan, baina pixkanaka ikusleak hurbiltzen joan dira eta amaierarako jende kopuru polita zen plazan. 

Hasteko, Iparraldeko jokoen txanda izan da eta Aretxabaletak 65 kiloko fardela 7 metroko altuerara hamar aldiz igo du minutu bateko denboran. 

Harri jasotze lanetan aritu dira ondoren Joseba eta Udane Ostolaza aita-alabak, eta Lur eta Haize Carretero haur zumaiarrak.

Aizkolarien lana ere izan da gaurkoan: Donato Larretxea eta Bihurri batetik, eta Arria V.a eta Alex Txikon bestetik. Aizkolari gazteek ere izan dute bere txanda, Arria VI.ak eta Hodei Ezpeletak, hain zuzen ere. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide