Egunak aurrera egin ahala gero eta jende gehiago hurreratu da. Azokak arratsaldean jarraituko du, eguraldiak laguntzen badu, behintzat. 17:00etatik 20:00etara bitartean izango da azoka berriro zabalik.
Euskal Herri osotik etorritako artisauak elkartu dira gaur goizean Beheko Plazan urtero garai honetan egiten den Artisau azokan parte hartzera. Oinetakoak, bitxiak, jostailuak eta produktu gehiago erosteko aukera izan da. Elikagaiak ere izan dira: Nafarroan egindako garagardoak, taloak, atea, eta urtero sekulako arrakasta izaten duten euskal pastelak.