Parrokia txikia geratu da Mikel Biainen aldeko mezarako

Baleike

Ekainaren 21ean auto istripu batean zendu zen Mikel Biain Zumaiako parrokoaren aldeko meza egin da gaur San Pedro parrokian. Jende kopuru handia bertaratu da Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak emandako meza entzutera. Beheko Plaza eta San Pedro abesbatzetako kideek abestu dute elizkizuna. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide