Raku delakoa zeramika tradizionalean ontziak egosteko teknika bat da. Ekialde urrunean sortu zen XVI. mendean. Gaur egun mundu guzian hedaturik dago teknika hau. Buztin errefraktarioa erabiltzen da, eta batez ere katiluak egiten dira; piezak lehortu ondoren esmalte edo oxido metalikoz margotzen dira. Labean sartzen dira egosteko, 900o inguruan, gori-gori daudela ateratzen dira, eta berehala zerrautsez edo hosto lehorrekin estaltzen dira, kea sortuz. Giro oxidantetik erreduktorera pasatzen dira piezak, karbonizazioa lortuz, aldaketa horretan koloreak zeharo aldatzen dira, metal disdiratsu itxura hartzen dute. Naturaren lau elementuk hartzen dute parte prozesu honetan: lurrak, aireak, urak eta suak.
Hiru egunetan zehar emango da tailerra. Honela, uztailak 6 ostiralean 17:00etatik 20:00etara izango du ordutegia. Egosketarako piezak egingo dira bertan. Bigarren egunean, uztailak 10 asteartean, 17:00etatik 20:00etara, piezak egosi ondoren esmaltatuko egingo dira. Azkenik, uztailak 14, larunbatean, 10:00etatik 19:00etara izango da saioa. Egun guztian zehar labean egosiko dira aurrez landutako piezak. Tartean bazkaria izango dute parte hartzaileek.
Tailerrak plaza mugatuak ditu eta aurrez eman beharko da izena 645714633 telefonoan (Arantza). Ume zein helduentzat da tailerra, eta 8 - 14 urte bitarteko umeek helduen laguntzaz har dezakete parte. Matrikula zabalik da oraindik, hamar euroren truke (umeek doan).