Juan Pablo Aroztegi izango da Zumaiako parroko berria

Baleike 2018ko uztailaren 3a

Igande honetan apaiztu den Juan Pablo Aroztegi ordiziarra izango da Zumaiako parroko berria. Irailean hartuko du parrokiako ardura. Ekainaren 21ean auto istripu batean hil zen Mikel Biainen lekukoa hartuko du gazte honek.

Donostiako Artzain Onaren katedralean igandean egin zen elizkizunean apaiztu zen Aroztegi. Amaieran zumaiarrei zuzendu zitzaien hitz hauekin: "Ilusio ikaragarriz nago apaizgoa zuekin batera hasteko, elkar ezagutu eta elkarrekin fedearen handitasuna bizitzeko. Jainkoaren bide misteriotsuek nire apaizgoa zuekin batera hastera eraman naute, Mikelen erreleboa hartuz. Mikelek ere dagoen lekutik ospakizun honetan parte hartu du. Bere gurasoei eta anaiari hemendik agur bat bidali nahi diet".

Irailean hartuko du San Pedro parrokiako ardura. Bitartean, Unai Manterola apaiz zumaiarrak izango du ardura hori. 

Bideo honetan dituzue Aroztegik igandean esandako hitzak. 4:50 minututik aurrera hitz egiten du Zumaiari buruz. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide