Itzurungo esku pilota txapelketarako izen-ematea zabalik dago

Baleike 2018ko uztailaren 3a

Zumaiako esku pilota txapelketa herrikoia amaituta, abuztuan Itzurungo txapelketak hartuko dio lekukoa. Itzurungo frontoian eskuz binaka jokatuko den txapelketa honetarako izen-ematea zabalik dago. 

Txapelketa honetan parte hartu dezakete herriko pilotariek eta, baita ere, herriarekin lotura dutenek. Ezinbestekoa izango da bikoteko pilotari batek, behintzat, ezaugarri horiek izatea,

Izenak 686 047 100 telefono zenbakira deituta eman daitezke edo zenbaki horretara bikotekideen izen-abizenak mezu bidez bidalita. Bikoteko 20 euro ordainduko dira. Izenak emateko epea uztailaren 17an, asteartean, itxiko da. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide