Torreberritzen prozesua hasiko dute Gaztetxean

Baleike

Pasa den larunbatean ospatu zuten Zumaiako Gaztetxearen 10. urteurrena, brindisarekin eta egun osoko ekitaldiekin. Hamar urte bete ditu, baina ez daude geldirik egoteko asmorik. Horren erakusgarri da datozen hilabeteotan gauzatuko duten Torreberritzen prozesua. 

Hausnarketa prozesu bezala definitzen dute Torreberritzen izeneko hau, eta horren aurkezpena gaur bertan egingo dute, 21:00etan, luntxa eta asanbladarekin.

Sare sozialen bidez partekatu duten mezu batean jakitera eman dutenez, eragile eta norbanako ezberdinek erabiltzen dute Gaztetxea bileretarako, hitzaldietarako, tailerretarako eta kontzertuetarako, besteak beste. Erabilera eta bertako mugimendua handia den arrean, elkarren arteko harremanetan eta koordinazioan sakontzeko beharra ikusten dute.

Datozen hilabetetan gauzatuko duten prozesua izango dela diote. "Gaztetxearen inguruan hausnartzeko eta, funtzionamendu eta antolaketarik egokienaz eztabaidatzeko tartea hartuko dugu, denon artean Gaztetxearen proiektu komuna osatu dezagun".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide