Beheko Plazako pentsiodunak Peniscolara joango dira urrian

Baleike

Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak beste bidaia bat antolatu du bere bazkideentzat. Urriaren 1etik 10era bitartean Castellóko Peniscola herrira joango dira. Hiru izarreko hotelean egingo dute egonaldia. 

Izenak uztailaren 9an eman ahal izango dira elkarteak Hogarrean duen bulegoan, 11:00-12:00 ordutegian. Bertan jasoko dira bidaiaren inguruko xehetasunak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide