Espainiako txirrindulari txapelketan izango da asteburuan Garazi Bergara

Baleike

Lehen urtea du infantilen mailan lehiatzen, eta Ourensen jokatuko den Espainiako txirrindulari txapelketarako hautatu dute Bergara. 

Asteburu honetan jokatuko da Ourensen infantil mailako Espainiako txirrindulari txapelketa, eta bertan izango da Garazi Bergara zumaiarra. Lehenengo urtea du Bergarak infantilen mailan lehiatzen, baina bi aldiz elkartu da dagoeneko dagoeneko Euskadiko selekzioarekin. 

Kimetz Etxabe txirrindulari kadeteak, aldiz, bederatzigarren postuan amaitu zuen larunbatean Zeberion jokatutako txapelketan. Aitor Agirrek ez zuen zorterik izan; une erabakigarrian, lehen mendatea jaitsi eta bigarrenari ekin aurretik, gurpila zulatu baitzitzaion. Azkenean, 38. postuan amaitu zuen lasterketa. Mikel Manzisidorrek, aldiz, ez zuen ibilbidea amaitzerik izan. 

Igandean, Viveros San Antongo kadeteek Tolosan izan zuten lasterketa. Leonen hildako senar emazte txirrindularien omenezko elkarretaratzean eta protestan hartu zuten parte, Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kide batzuekin batera. 

Lasterketa gogorra izan zen, eta 19. postuan helmugaratu zen Etxabe. Agirre 30. geratu zen sailkapen nagusian, eta Manzisidor lasterketatik kanpo geratu zen, erorialdi baten ondorioz. Asteburu honetan bi lasterketa izango dituzte, larunbatean Gasteizen eta igandean Arrasaten.

Junior mailan, Antton Tolosa nagusitu zen Ezkion egindako lasterketan. Parte hartu zuten 178 txirrindularietatik 75ek soilik lortu zuten helmugara iristea, eta 74. postuan helmugaratu zen Tolosa. Asteburu honetan Mendaron izango du lasterketa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide