Akimbo taldearen reggae-pop musika, bihar, Ondartxo plazan

Baleike 2018ko uztailaren 4a

Labarra tabernak eta Tximista garagardotegiak antolatuta, kontzertu sorta izango da uztailean Ondartxo plazan. Hasteko, bihar, 20:00etan, Akimbo taldearen reggae-pop doinuak entzungo dira. 

Beste bi kontzertuak uztailaren 19an eta 20an izango dira. Hilaren 20an Blas Picon eta Iker Pirisen blues kontzertua izango da eta 20an Son L.T. musika latino dantzagarria. Bi emanaldi hauek ere 20:00etan hasiko dira. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide