Nazioarteko III. Flysch Organo Zikloko kontzertua izango da bihar San Pedro parrokian

Baleike 2018ko uztailaren 5a

Uztailaren 1ean Deban abiatu zuten zikloa, Gipuzkoan dauden organoen garrantzia aditzera emateko asmoz. Bihar helduko da Zumaiara, Esteban Landart Musikeneko organo irakaslearen eskutik. 

Organoa ezagutzera eman eta bide batez Gipuzkoako kultur eskaintza erakargarriago bihurtzeko, Nazioarteko III. Flysch Organo Zikloa antolatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, Zumaiako Udalak, Getariako Udalak, Debako Udalak eta Mutrikuko Udalak elkarlanean. Uztailaren 1ean abiatu zen zikloa Deban, eta Juan de la Rubiak Fritz Lang zinegilearen Metropolis filmari musika jarri zion. 

Bihar, ostirala, Esteban Landart Musikeneko organo irakaslea San Pedro parrokian izango da 20:30etatik aurrera, organoaren historiako egile handienen lanak jotzen. 

Hurrengo kontzertuak
Zumaiako emanaldiaren ondoren, uztailaren 14an, Mutrikura helduko da zikloa. Javier Lekunberri oboe joleak eta Raul del Toro organo joleak ongintzazko kontzertua eskainiko dute AFAGIren alde (Alzheimer Gipuzkoa). Uztailak 22an, 20:00tan, Getariako Salbatore Elizan izango da kontzertua. Santiago Banda organo joleak eta Quinmmetal taldeak haizea eta metala uztartuko dituzte. Azkenik, uztailaren 29an Debara itzuliko da zikloa, Montserrat Torrent (Barcelona, 1926) organo jole handiak bere ibilbide luzearen azken aurreko kontzertua emango du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide