Surflariek Itzurungo hondartza hartuko dute bihar

Baleike 2018ko uztailaren 13a

Ziskek antolatuta, Surfesta izango da bihar Itzurungo hondartzan. Doako ikastaroak, parrilada eta musika taldeen emanaldiak antolatu dituzte arratsaldean hasi eta goizaldera arte luzatuko den festarako.

Ziske Zumaiako Surf Eskolak antolatuta, Surfesta izango da bihar Itzurungo hondartzan. Doako surf ikastaroak eskainiko dituzte arratsaldean, 16:00etatik 19:00ak bitarte. Ondoren, surf dance dantzaldia izango da, 17:30etik aurrera. Afaritarako, parrilada egingo dute iluntzean, eta jarraian, musika emanaldiek biribilduko dute eguna: Arrotzak, Kaskezur eta Rural Zombies igoko dira oholtza gainera, eta amaitzeko, Dj Saldak girotuko du hondartza.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide