San Kristobal jaiak ospatuko dituzte hilaren 6tik 10era Narrondo auzoan. Zehazki, bihar hasiko dituzte jaiak, 20:00etan botatako suziriekin. Asteburuan izango dira ospakizun nagusiak, baina asteartean, San Kristobal egunean, ohiko meza eta erromeriak izango da.
Jai batzordea festak antolatzen hasi zenetik mende erdia bete dela ospatuko dute aurten. Data hori gogora ekartzeko, bertso bazkari herrikoia antolatu dute iganderako. Jon Maia eta Sebastian Lizaso ariko dira bertsotan, eta Jagoba eta Maddalen trikitilariek girotuko dute jaialdia.
Asteartean, jaiei amaiera biribila emateko, dema izango da Altunaren idia, Artabillaren behia eta Etxeberriren zaldiaren artean, Araitz eta Garazi trikitilariek girotuta. 19:00etan hasiko dute dema, eta erakustaldiaren ondoren, sagardo dastaketa eta mokadutxoak izango dituzte zain auzotarrek, karpa azpian.
Egitaraua
Uztailak 6, ostirala
20:00. Suziriak.
22:00. Mus eta eskoba txapelketa.
Uztailak 7, larunbata
17:00. Ume jolasak eta txokolatada.
18:45. Gorriti eta Lopene bere animaliekin. Amaieran, entzierroa.
21:00. Sardina jana.
Uztailak 8, igandea
11:30. Desafioa, Oikiako Peio
astoaren eta Itziarko Jun o lehertu giza proba taldearen artean. 345 kiloko Billabier harriarekin.
13:00. Herri kirol jaialdia. Alde batetik, Aratz Mugerza eta Irati Astondoa, eta bestetik, Luis Txapartegi eta Karmele Gisasola.
14:30. Bertso bazkari herrikoia, Sebastian Lizaso eta Jon Maia bertsolariekin eta Jagoba eta Maddalen trikitilariek girotuta.
Uztailak 10, asteartea
10:30. Zestoako Idiakaitz txistulari taldea.
11:00. Herri meza. Ondoren, hamaiketakoa, karpan
19:00. Demak jokatuko dira, Alaitz eta Garazi trikitilariek girotuta.
Ondoren, sagardo dastatzea pintxoekin, karparen azpian.