Irati Osa seigarren izan da Europako maratoi txapelketan

Baleike

Kroaziako Metkovic hirian jokatzen ari diren maratoi modalitateko Europako piraguismo txapelketaren barruan, gaur goizean junior eta 23 urtez azpikoen probak jokatu dira. Azken honetan aritu da Irati Osa piraguista zumaiarra. 

Goizeko 10:00etan izan du Iratik hitzordua. 22,6 kilometroko proba egin dute piraguistek Neretva ibaian prestatutako zirkuituan. Zumaiarra seigarren izan da 01:52:34.60 denborarekin. Podiumera bi hungariar eta bretainiar bat igo dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide