3.000 kilometro basamortuko kostaldean, olatu onenen bila

Baleike

Abenduan Saharako basamortuan izan zen Josu Alcantara zumaiarra beste bost lagunekin batera. Bi 4 x 4 ibilgailuren laguntzaz, 3.000 kilometro egin zituzten kostan zehar, olatuak aztertu eta surfeatzeko asmoz. Apirilean aurkeztu zuten bidaiaren dokumentala Madrilen, eta Bartzelonan aurkeztuko dute etzi. 

Duela hilabete batzuk izan zuen Josu Alcantara zumaiarrak beste bost lagunekin batera Saharako kostaldera bidaiatzearen ideia. Elkarren artean ez ezagutu arren, surfeatzeko olatu onenak bilatzera abiatu ziren abenduan. 

Bi 4 x 4 ibilgailuren laguntzaz, Mendebaldeko Saharako eta Marokoko kostan zehar 3.000 kilometro egin zituzten. Bi kamera izan zituzten bidelagun, ondoren dokumental bat egiteko. Apirilean aurkeztu zuten emaitza, Madrilen: From lost to the desert ikus-entzunezkoa. Bartzelonan aurkeztuko dute etzi. Hona hemen dokumentalaren trailerra:

 

Trailer Vimeo from Lunartic Productions on Vimeo.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide