Zabaldu dute Jose Kareagaren erakusketa Oxford aretoan

Baleike

Kareagaren heriotzaren 10. urteurrenean, margolaritzan eta grabatugintzan egindako lanen erakusketa zabaldu dute Oxford aretoan. Hilaren 22ra arte izango da ikusgai erakusketa. 

Atzo zabaldu zuten Jose Kareaga (Eibar, 1930-2008) pintore eta grabatzailearen lanen erakusketa, Oxford aretoan. Bertan izan ziren haren senitartekoak eta Oier Korta alkatea. Eibartarraren heriotzaren 10. urteurrena baliatu dute haren obra erakusteko. 

60ko hamarkadatik aurrera hasi zen Kareaga oporraldiak Zumaian igarotzen. Ondorengo urteetan zabaldu zuen estudioa herrian, eta Kareagaren semearen hitzetan, obra kopuru handia jorratu zuen bertan. Kareagak bere ofizioa izan arren, denbora librean aritzen zen estudioan lanean. Erakusketa familiarentzako eta lagunentzako topagune izango dela azaldu du semeak.

Astegunetan 18:30etik 20:30era arte irekiko ditu ateak Oxford aretoak, eta asteburutan, astegunetako ordutegiaz gain, 12:00etatik 14:00ak arte ere zabalduko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide