Lekukoek kontatu dutenez, itsas kiroldegi aurrean zegoen gizona, errio ondoan. Arraun elkarte bateko furgoneta gurdiarekin maniobra egiten hasi da, gizona ikusi ez, gurdiarekin bultza eta uretara erori da 81 urteko zumaiarra. Ur pixka bat bazegoen, baina kolpe handia hartu du arrapalako hondoaren kontra. Konorterik ez du galdu eta anbulantzian artatu dute lehenik, erietxera eraman aurretik.