Gipuzkoako Surf Txapelketa irabazi du Janire Gonzalez Etxabarrik

Baleike

Janire txapeldun Zurriolan. Argazkia: Janire Gonzalez Etxabarri (Facebook)

Bodyboard txapelketaz gain, Surfeko Gipuzkoako Txapelketak ere jokatu dira asteburuan Donostiako Zurriola hondartzan. Janire Gonzalez Etxabarrik maila nagusiko eta 14 urtez azpikoen txapelketak irabazi zituen. Bide bikaina egiten ari da Janire eta jadanik surfilari helduekin nor baino nor lehiatzeko gai dela erakutsi du beste behin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide