Karmentxuren lehen karmenak

Mailo Oiarzabal | Urola Kostako Hitza 2018ko uztailaren 12a

Arroabeko bizilagunak, kartelak eskuetan dituztela, Karmenen aurkezpen argazkian. (Argazkia: Arroabeko Festa Batzordea)

Jaietako ikur berria estreinatuko dute aurten Arroabean, bertako "errealitate ezberdinak irudikatu" nahi dituen panpina. Haren bueltan ospatuko dituzte bost eguneko festa oparoak.

Gaur hasiko dira Arroabeko Karmen jaiak. Bost egunerako egitaraua prestatu dute aurten; astelehenean, Karmengo egunarekin, bukatuko dira festak. Jai "parte hartzaileak" antolatzea izan da festa batzordekoen helburua, "herritarrek herritarrentzat egindakoak, eta adin guztientzat tartea" izango dutenak. Horrela, besteak beste, antolatu dute gaurko pintxo lehiaketa herrikoia.

Baina beste bat izango da aurtengo karmenetako berrikuntza nagusia: Karmentxu panpina. Jaietako ikur sortu berriari harrera egingo diote gaur arratsaldean, eta haren bueltan ospatuko dituzte festak astelehen gauerdira arte; Karmentxuren agurra izango da, hain justu, egitarauaren azken hitzordua. 

Arroabeko herrigunearen historiara jo dute festa batzordekoek Karmentxuren irudia sortzeko eta horri esanahia emateko. "Arroabea zementu lantegiaren bueltan eraiki zen, eta badakigu Cementos Rezola lantegiaren aurretik La Carmen izeneko zementu fabrika egon zela, eliza bainolehen". Zementu lantegira lanera etorritako etorkinen eta Arroabeko baserritarren arteko fusioa da Karmentxu, bertako "errealitate ezberdinak irudikatu" nahi dituen ikurra, eta arroabetarren egungo erreibindikazioekin bat egiten duena, bidegorriaren eta eskolaren kasuan.

EGITARAUA, EGUNEZ EGUN

GAUR, OSTEGUNA

12:00. Jubilatuentzako meza.
12:30. Herriko umeen antzerki emanaldia.
14:00. Jubilatuenbazkaria. Bazkalostean, Jurgi eta lzarorekin erromeria.
18:00. Pala txapelketaren finala.
19:00. Karmentxuren etorrera. Ondoren, pintxo lehiaketa herrikoia.
22:00. Bertsolari Gazteen nIII. saioa.

BIHAR, OSTIRALA

10:30.Ume jolasak.
13:00.Urabota, umeentzat. Ondoren, umeen bazkaria.
15:00.Puzgarriak. Gero,apar festa eta txokolatea. Jarraian, BTK batukadarekin poteoa.
21:30. Herri afaria.
23:00.Kontzertua: La Jodedera. Segidan, Bide Batezekin erromeria. Goizaldera arte, Uranga eta Huegun Djak txosnan.

ETZI, LARUNBATA

11:00. Paella lehiaketa.
14:30.Kuadrillen bazkaria.
18:00.Kuadrillen arteko jolasak Lopeneren zezenekin.
23:00. 2zio eta Xutik taldeen kontzertuak. Ondoren, goizaldera arte, DJBull.

UZTAILAK 15, IGANDEA

Goizean, diana, txistulariekin.
12:00.Meza.
12:30.Lopeneren zezen txikiak.
18:00.X.Trikitilari Gazteen Txapelketa. Ondoren, sagardo dastaketa etapintxoak.
21:30. Herri afaria. Ondoren,DJ Josu Rodriguez.

UZTAILAK 16, ASTELEHENA

06:00.Karrozaherrikobaserrietan.
12:00.Meza.Segidan,Zestoako dantzariak.
17:30.Bidegorriaren inaugurazio kalejira.
20:00.Tio Teronen Semeak.
22:00.Ereintaldea.
00:00.Karmentxuren agurra.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide