Beduolak berreskuratutako txalupak aurkeztuko ditu igandean

Baleike 2018ko uztailaren 13a

17:00etan Arranpla paretik pasako dira txalupak, eta hauen ezaugarrien eta historiaren berri emango dute.

Etzi, igandea, Karmen bezperako ekitaldia egingo du Beduola elkarteak. Herriari berreskuratutako txalupak aurkezteko baliatuko dute eguna. 11:00etan batuko dira elkartearen lokalean, eta anagramak jarriko dituzte hamaiketakoa dastatu bitartean. 

Arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara, Beduolaren karpa jarriko dute Arranpla parean. 17:00etatik aurrera pasako dira txalupak, eta hauen ezaugarriaen eta historiaren berri emango dute. Ondoren, nahi duenak txalupan paseoa emateko aukera izango du. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide