Surfesta ospatu dute Itzurungo hondartzan

Baleike 2018ko uztailaren 14a

Ziskek antolatuta, Surfesta ospatu zuten atzo Itzurungo hondartzan. Doako ikastaroak eskaini zituzten arratsaldean, eta surfean trebatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. 17:30etik aurrera, aldiz, dantzan pasa zuten arratsaldea surf dance emanaldiaren eskutik.

 

Antolatzaileek parrillan prestatutako jakiak egin zituzten afaritarako, eta sabelak bete ondoren, Arrotzak eta Kaskezur taldeak igo ziren oholtza gainera. Ekaitzaren ondorioz, ezin izan zuen festak aurrera egin, eta bertan behera geratu ziren Rural Zombies zestoarren eta Dj Saldaren emanaldiak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide