Goikoetxeak ezin izan du lehen finala irabazi

Baleike 2018ko uztailaren 17a

Jai Alai World Tourreko lehen finala jokatu zuen atzo Iñaki Osa Goikoetxeak, Ekhirekin batera. Ezin izan dute orain arteko joera mantendu, eta Beaskoetxea-Irastorza bikotea gailendu zaie Markinako Unibertsitatean. 

Orain arteko partida guztiak irabazi arren, atzo ezin izan zuen Goikoetxea-Ekhi bikoteak Beaskoetxea-Irastorza garaitu. Markinako Unibertsitatean jokatu zuten partida Karmen egunez, iluntzeko 21:00etan. 

Lehen jokoan pareko mantendu ziren emaitzak, baina bigarrenaren hasierarako hartu zuen aldea Beaskoetxea-Irastorza bikoak. Goikoetxeak eta Ekhik ezin izan zieten aurkarien jokoari eutsi, eta 14-15 eta 7-15 emaitzarekin irabazi zuen Beaskoetxea-Irastorza bikoteak Master Series lehiaketa. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide