Errenterian du estropada gaur arratsaldean Telmo Deunek

Baleike

Errenteriako Bandera jokatuko dute gaur 16:00etan Pasaiako badian KAE-1 Ligako traineruek.

Erlojuaren kontrako estropada izango da. Zumaia gaur egun zortzigarren postuan dago sailkapen nagusian, 23 punturekin, zazpigarren postuan den Arkoterekin berdinduta, eta bederatzigarren den Lapurdik baino puntu bat gehiagorekin. San Juan, hamargarren sailkatua, bi puntura dauka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide