Entzule ugari izan zen larunbatean Gariren kontzertuan

Baleike 2018ko uztailaren 23a

Gari & Maldanberaren kontzertua egin zen larunbat gauean Eusebio Gurrutxaga plazan. Emanaldia hasi aurretik euri tanta batzuk erori ziren, baina eguraldiak errespetatu zuen azkenean ekitaldia. 

Maldanbera taldea lagun duela, laukote moduan igo zen Gari oholtzara. Estutu izeneko diskoa aurkezten dabil legazpiarra, eta disko horretako eta bakarkako ibilbideko abestiez osatutako kontzertua eskaini zuen. Hertzainak taldeko abestiak espero zituztenak, agian, beste moduko emanaldi bat esperoko zuten, baina hau da Garik orain jorratzen duen bidea.

Eguraldia azkenean lagun, entzule ugari inguratu ziren larunbat gauean kontzertua entzutera. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide