Esan bezala, bi izango dira abuztuaren 3an, ostirala, Zumaian izango diren ekitaldiak. Batetik, goizez, 11:00etan hasita, Materia izeneko tailerra eskainiko dute Maushauseko kiideek. 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekimena da eta aurrez izena eman beharko da www.quincenamusical.eus webgunean (Hemen). Tailerra Oxford aretoan egingo da eta doan izango da.
Aurtengo hamabostaldiko kartel koloretsua egin duen Juan Luis Goenaga margolariari omenaldia eskainiko zaio tailer honen bidez. Intuitiboki, taldean egingo den margoa zimendu lodietan enpastatutako sustantziekin egingo da, lurretik hartutako pigmentuekin eta euri-tantak, airea, sua, belarra adaxkak edo sustraiak gogorarazten dituzten koloreak enplegatuz.
Arratsaldean, berriz, 18:30ean, Ezberdin bezain eder kontu kontari saioa izango da Mari kalean. Nerea Ariznabarreta izango da puin kontalaria eta Mariano Hurtado. musikaria. Kantu kontari formatu txikiko ikuskizun bat da, non ipuinak eta musika uztartzen diren. 3 eta 10 urte arteko neska-mutilei zuzendutako ekimen honek, musika eta ipuinak bitarteko direla, entzuteko gaitasuna garatzea du helburu nagusi.