Kaleko pintura lehiaketa abuztuaren 15ean egingo da

Baleike 2018ko uztailaren 24a

Kaleko pintura lehiaketa egingo da abuztuaren 15ean. Lehiaketa hau bi urtean behin egiten da eta egun horretan, eguraldia lagun bada, behintzat, kaleak margolariz betetzen dira. 

Lehiaketako oinarriak hauek dituzue:

Lehiaketa 2018ko abuztuaren 15ean egingo da.
Nahi duten guztiek har dezakete parte.
Lana kalean eta Zumaiako lur eremuaren barne egin beharko da.
Teknika eta gaia aukeratzea parte-hartzaileen esku gelditzen da.
Lanerako euskarriak Oxford erakusketa aretoan zigilatuko dira goizeko 9etatik 11etara bitartean. Euskarriak lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko marrazki, zirrimarra edo marra aztarrekin edukitzea. Euskarriak gogorra izan beharko du, ondoren izango den erakusketarako.
Bukatutako lanak Oxford aretoan (Alondegia kultur etxea) aurkeztuko dira 13:00etatik 14:00etara bitartean, egilearen datuekin batera.
Sari-banajeta arratsaldeko 15:00etan izango da eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
Sariak honako hauek izango dira:

1. saria: 800€.
2. saria: 500€.
Saritu gabeko lehen zumaiarra: 300€.
16 urtetik beherakoen atala. Arte materialaz osatutako saria:

Gaztetxoen saria: 12-16 urte bitarteko onenari.
Haurren saria: 12 urte bitarteko onenari.
(Sariak ezin izango zaizkio eman egile berari bi lehiaketatan jarraian. Epaimahaiak eskubidea izango du sarietako edozein eman gabe uzteko)
Lehenengo bi lan sarituak Udalaren jabegora pasako dira.
Aurkeztutako lanekin erakusketa bat egingo da Oxford aretoan abuztuaren 16tik irailaren 2ra. Epaimahaiak aurkeztutako lanen aukeraketa bat egingo du erakusketarako.
Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide